Arkitektura eraikinak proiektatu eta eraikitzeko artea da. Arkitektura prozesua da; pausoz pauso definitzen den prozesua. Itaka. Arkitetura bidaia da; helbururantz garamatzan bidaia. Naidoki. Zure helburuak proiektatzen ditugu.
Zure nahi, behar eta aukeretara moldatuko den eraikina diseinatzea da helburua. Lehentasunak finkatu ahala, elkarlanetik sortzen da arkitektura-proposamena. Profesional independenteak gara eta bezeroaren interesen alde jarduten dugu uneoro. Erabaki konplexuak hartzeko aholkularitza eskaintzen dugu, proposamen ekonomiko ezberdinak aztertzen ditugu eta obra-zuzendaritza modu dinamikoan bideratzen dugu. Balio erantsia eskaintzen dugu bezeroaren eskaeren arabera: interiorismo proposamentak, energia-eraginkortasuna, bioeraikuntza, material jasangarrien erabilera, egurra? bai mesedez, geobiologian aholkularitza… gertu-gertuko arkitektoak izan gaitezke. |