APARTAMENTU BATEN ERREFORMA PARTZIALA CAUTERETS-EN
Cauterets, 2014
Cauterets, 2014
Asteburu eta oporraldietarako apartamentu honetako familia hazi egin da eta etxejabeek haurrentzako logela lortu nahi zuten beraien espazioa berreskuratzeko. Gainera, isolamendu termiko-akustikoa ezartzeko eta hezetasun arazoak konpontzeko aprobetxatu dira obra hauek. Sukalde eta bainugelak ondo zeuden eta bere hartan geratu dira.
Obrako aurreneko lanekin begi bistan geratu zen eraikinaren egitura arazo bat: eraikuntza akats batek eraikin guztiaren segurtasuna zalantzan jartzen zuen. Komunitatearekin egin behar ziren tramiteak egin genituen, erreformarekin jarraitu aurretik, arazo hau konpontzeko.
Familiaren erabilera ohituretatik abiatuz, jangela-egongela espazio zentralari eman zaio garrantzia handiena. Horrela, logelak gutxienekora murriztu dira eta almazenajea hobetu da. 36m2-ko apartamentu hau zentimetroz zentimetro pentsatu da familia guztiak oporraldiak erosotasun guztiz gozatzeko.