ERREKALDE BASERRIAREN BERRITZE PARTZIALA
Oñati, 2016
Etxejabeek garbi zuten hasieratik: baserrian bizi bai; XXI. mendeko erosotasun guztiekin. Egin beharrekoa, egin egin beharko da. Etorkizunera begiratzen duen proiektua da.
Ondo kontserbatutako baserri ederra da Errekalde. Eskuhartzearen zati handiena egungo etxebizitza bati dagokion erosotasun maila lortzeko bideratu da: distribuzioa egungo beharretara egokitu, konfort higrotermikoa bermatu, irisgarritasuna landu, argiztapen naturala bilatu, instalazioak berritu… Egitura lanak ere egin dira, zati batzuk berrituz eta gehiengoan ahulguneak indartuz.
Bioeraikuntza irizpideekin planteatutako proiektua da: material iraunkorrak, jasangarriak, kalitatezkoak, transpiragarriak eta osasungarriak lehenetsi dira. Baserriaren barruan, etxebizitzari dagokion espazioa isolatzeari garrantzi handia eman zaio. Basogintzarekin harreman estua duen baserri honetan, dudarik gabe, efizientzia altuko biomasa-galdara bat aukeratu da. Instalazio elektrikoari eta honen trazatuari dagokionez, arreta berezia jarri da eremu elektromagnetikoak sor ez daitezen eta, sortuz gero, erabiltzaileen deskantsuan eragin ez dezaten.
KOLABORATZAILEAK:
Obraren exekuzio-zuzendaritza: Kepa Landa. Aparejadorea.
Egituraren kalkulua: Naidoki arkitektura.
Enpresa eraikitzailea: Bioetxe S.L.