IPARRAGIRRE SAGARDOTEGIAREN BERRITZE PARTZIALA
Hernani, 2012-2014
Hernani, 2012-2014
Arkitektura-proiektu hau negozio-proiektu zabalago baten baitan ulertu behar da. Iparragirre baserriko familia sagardogileak lurrari lotutako bizimoduaren aldeko apustu garaikidea egin du: tradizioa ezagutu eta ezagutarazi, egungo jatetxeen konfort maila eskaini, bertako produktuak sustatu, sentsibilitate ekologikoa negozioaren parte garrantzitsu bihurtu eta sagardoaren esperientzia zabaldu, besteak beste.
Arkitektura-proiektuaren helburu nagusiak honakoak izan ziren: egitura bermatu, energetikoki birgaitu, zerbitzua hobetu harrera-gune berria sortuz, antzinako dolareak publikoari ireki, kata-esperientzia zabaldu horretarako areto berria atonduz... historian zehar etengabe eraldatu eta moldatu den baserriari etorkizuneko ikuspegi globala eskaini.
Etxejabeen ekologia-kontzientziak proiektuko erabakiak indartu egin zituen: trasdosatu eta barruko partizioetan zur zuntzezko eta kortxozko panelak erabili ziren isolatzeko, kare-morteroak amaierak emateko; beroketa egiteko biomasa-galdara eta sukalde ekonomika berotzailea instalatu ziren, zeinak sagastietako kimatzeak baliatzen dituzten erregai gisa; elektrizitate instalazioari dagokionez, eremu elektromagnetikoak eta haien eraginak murrizteko helburuarekin, trazatu biobateragarria diseinatu zen eta lurrerako-hartunea berritu
<5 Ohm-etik jaitsi arte.
Programa eta proiektua etxejabeekin elkarlanean garatu genituen, baserriko erabilararik gabeko guneei zentzua emanez. Bide honetatik, Iparragirre Sagardo Gunea eskaintza aitzindaria sortu zen. Espazio berritzaile eta polibalente honek sagardoaren inguruko ezagutza eta esperientzia zabaltzeko jardunaldiak antolatzeko aukera eman dio negozioari.
KOLABORATZAILEAK:
Obraren exekuzio-zuzendaritza: Luis Mari Illarramendi, Jesus Mari Salaberria. Aparejadoreak.
Egituraren kalkulua: Jose E. Caro. Arkitektoa.
Instalazio elektrikoaren kalkulua: Ángel González. Ingeniari industriala.
Enpresa eraikitzailea: Bioetxe S.L.