MAHASPILDEGI ELKARTEKO TERRAZAREN ERREFORMA
Usurbil, 2013
Usurbil, 2013
Elkarte honetako terrazako solerak asentuak izan zituen eta honek kalteak eragin zituen zoruan eta hormatan. Elementu hauek hormigoi armatuzko soluzio berri batekin konpondu ziren. Aldi berean, elkartearen presentzia azpimarratu nahian, izena hormaren diseinuaren parte bihurtu zen hormigoiaren enkofratua erabiliz. Bestalde, terrazako zoladura aldatzeko aprobetxatu zen. Hormigoi garbitua gauzatu zen egurrezko juntekin.
Mahaspildegi Kirol Kultur Jolas Elkarteko terrazako solerak asentuak izan zituen bi zuhaitz moztu ostean. Honek kalteak eragin zituen zoruan eta hormatan. Proiektu honen xedea egitura eta erabilera arazoak konpontzea izan zen.
Arazorik eman ez zuen hormigoi armatuzko horma zatia aprobetxatuz eta honen gaineko blokeak erretiratuz, hormigoi armatuzko horma osatu zen behetik goraino. Hondatua zegoen soleraren ordez habexka eta gangatila bidezko norabide bakarreko forjatua eratu zen lurzoruaren mugimenduekiko independentea den soluzio bat ematearren.
Hormigoi desaktibatu edo garbitua erabili zen zoladura egiteko, junturak egiteko egurrezko listoiak erabili zirelarik. Zoladura mota hau, itxuraz txukuna izateaz gain, bere abantaila funtzionalengatik aukeratu zen: alde batetik, mantentze-lan gutxi behar izaten ditu ; eta bestetik, ez dira batere irristakorrak bustitzen direnean ere. Gainera, elkartearen presentzia azpimarratu nahian, elkartearen izena hormaren diseinuaren parte bihurtu zen hormigoiaren enkofratua erabiliz. Guk geuk fabrikatu genuen poliestirenozko molde negatiboa enkofratuaren parte izan zedin. Kostua minimoa izan zen eta elkarteari nolabaiteko presentzia eman zion.
Elkarterako sarbideak berritu egin ziren, irisgarritasuna hobetuz. Gainerako elementuak, nola balaustradak, hala toldoak, lehendik zeudenak berreskuratu eta berrerabili ziren.
KOLABORATZAILEAK:
Obraren exekuzio-zuzendaritza: Luis Mari Illarramendi. Aparejadorea.
Empresa eraikitzailea: Kexka, S.L.