MITIERRA DISTRIBUIDORA DE PRODUCTOS ECOLÓGICOS
Donostia, 2014
Produktu ekologikoak saltzen diren denda honen erreformarako bide alternatibo bat hartu genuen. Jabeak, zeina barrualdeen arkitektoa den, garbi utzi zigun derrigorrezko premisa zela ahalik eta gutxien gastatzea eta lanak DIY modukoak izatea ("do it yourself" edo "egin ezazu zuk zeuk").
Jabearekin batera elkarlanean, behin lokalaren azalera eskasaren distribuzioa pentsatuta, esfortzuak altzari egokien bilaketara bideratu ziren: handik eta hemendik lortutakoak zaharberritu eta berriak diseinatu.
Baliabide murritzei etekin handiak ateratzeko ahaleginak emaitza bitxia eman du: xarmaz eta nortasunez beteriko saltokia.
KOLABORATZAILEAK:
Iratze Díaz. Barrualdeen arkitektoa.